2020/07/04 22:00

Kultur Bira

Kultur Bira: Ko Natali eta Izaki Gardenak

Kultur Bira: Ko Natali eta Izaki Gardenak
Santueneko eskubaloi pista, Santuenea

Ordua: 22:00.
Tokia: Santueneko eskubaloi pista.
Zehaztasunak: "Natali Izagirre eta Ixak Arruti herrikideek gidaturiko proiektua Kultur Biran izango da. Pop-rock, rock-and-roll, hard rock, reggae, funk, soul... estiloak zipriztintzen dute 2018an kaleratu zuten Garena izeneko estreinako lana. Izaki Gardenak taldea Dena Oskol izeneko azken lana aurkeztera datorkigu. Estudioko laugarren lan horretan soula eta psikodelia ukituak txertatu dituzte: diskoa osotasunean konposatzeko apostua egin dute, single-ei ihes eginda".
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 265 lagun.
Sarrerak online eskuratu eta informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.