Uztailaren 17an

Film proiekzioen iluntzea antolatu dute Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 9a, 08:42

Film proiekzioen arratsalde eta gaua antolatu du Santuenea Elkarteak datorren uztailaren 17rako. Afalaurretik bereziki etxeko txikienei zuzenduriko "Bihurri: Jauretxetik kale gorrira" ikus-entzunezkoa; iluntzean, 60ko hamarkadan NASA-n aritutako hiru emakumezko zientzialarien bizitza azaltzen duen "Figuras ocultas".

Proiekzio baterako zein besterako izena doan bideratu ahalko da uztailaren 15a baino lehen, usurbilkultura.eus plataforman. Bi filmak aire libreko espazioan eskainiko dira, eskubaloi zelaian hain zuzen. Euria egingo balu, Santueneko frontoian.

FILM PROIEKZIOEN ILUNTZEA SANTUENEAN

Uztailak 17, larunbata
19:00
 Film proiekzioa: "Bihurri: Jauretxetik kale gorrira".
Tokia: Santueneko eskubaloi zelaia (euria eginez gero, Santueneko frontoia).
Zehaztasunak: "Istorio xarmagarri eta balioz betea da, bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa. “Bihurri” izeneko txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseei iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta".

Edukiera: 43 lagun.
Izen ematea: doan uztailaren 15a baino lehen, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.



21:15 Film proiekzioa: "Figuras ocultas".

Tokia: Santueneko eskubaloi zelaia (euria eginez gero, Santueneko frontoia).
Zehaztasunak: "60ko hamarkadan (espazioa dominatzeko lasterketa-betean, eta AEBko beltzen eskubide zibilen borroka puri-purian zela) NASAn aritu ziren hiru emakumezko zientzialariren bizitza kontatzen du filmak. Hiruak ala hiruak John Glenn astronauta orbitaratzeko proiektuan jardun ziren".
Hizkuntza: gaztelania.
Edukiera: 43 lagun.
Izen ematea: doan uztailaren 15a baino lehen, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.