Santueneako jubilatuen elkarteko taberna zabalik berriz

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 4a, 08:47

Arduradun berria du adinekoen elkarteko tabernak.

Zabalik da berriz, Santueneko Gure Elkarteko taberna, esleipen prozesua tarteko hiru hilabetez itxita egon ostean, nahiz tarte honetan bilguneko zuzendaritzak zenbait orduz irekita izateko erantzukizuna hartu duen. Arduradun berria du guneak, Usurbilgo Udalak berri eman duenez. Ordutegi honetan zabalduko dute: lanegunetan, 9:00-21:00 artean, asteburuetan 9:00-23:00 artean. “Sukalde zerbitzua ere izango dute, bertan prestatutako janariarekin”.