2021/11/12 17:00-19:00

Deialdia

"Santuenea elkarlanean": galdetegia betetzeko laguntza zerbitzua

"Santuenea elkarlanean": galdetegia betetzeko laguntza zerbitzua
Santuenea 12ko lokala, Santuenea

Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Santuenea 12ko lokala.
Zehaztasunak: etorkizuneko Santuenea eraikitzeko parte-hartze prozesuaren baitan, "Espazio Publikoaren eremuan, mugikortasunean, irisgarritasunean, zaintza, ekipamendu zein zerbitzu publikoen eremuan, edota, elkarbizitza eta auzo-antolaketaren esparruan" ekarpenak jasotzeko galdetegia betetzeko aukera dute bizilagunek. Galdetegi hau online bete dezakete usurbil.eus atari bidez, baita Udalaren sare sozialen bitartez ere. Bestela, Auzo Planaren definizioa dinamizatzeko sortutako Santuenea Elkarlanean bolondres taldeak, auzoari buruzko galdetegia betetzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du. 
Deitzailea: Santuenea Elkarlanean.