Haurrek jolasez beteriko arratsaz gozatu dute Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 13a, 18:17

Trebetasun jolasez gozatzeko aukera izan dute gaur arratsaldean dozenaka umek Santueneako frontoian. Arku-jaurtiketa eta beste hainbat jokurekin, oreka eta zikomotrizitatea lantzeko aukera izan dute. 

DJGorkaMendi iluntzea alaitzekoa zen, baina arazo pertsonalak tarteko, bertan behera utzi behar izan dute gaurko hitzordua. Hilaren 27rako aurreikusita daukate DJaren saioa, eta bertan, helduen saioaz gain, haurrena ere egingo duela ziurtatu du Djak.