Santueneko jaiak

Jauzika eta dantzan igaro dute goiza

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 17a, 15:28

Santueneko festen bigarren eguna, haur eta koadrilena izaten ari da. Goizeko protagonistak halere, etxeko txikienak izan dira.

Uztaiekin dantzan ezinhobeto moldatzen direla erakutsi dute. Globoak babesteko, eta ondokoarena lehertzeko jolasean abilezia bikaina dutela. Twister jolasarekin haur eta helduek gorputza mugimendu bizian, soinketa ariketak egiten jarri dute. Eta goiza borobiltzeko, taldean dantzan amaitu dute. Giro ederrean ospatu dute Santueneko jaietan, kuadrilekin batera haurrei zuzenduriko egun honen lehen orduak. KilkerBand txaranga ere kalejiran aritu da auzoa lehen parranda gauetik esnatu eta auzoa berriz ere festara gonbidatzen. 

SANTUENEKO JAIAK
Irailak 17, larunbata: Ume eta Kuadrilen Eguna
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Haurrentzako tailerrak.
17:30 Kuadrila jolasak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Sardina jana.
19:00 Buruhandiak eta txarangak: KilkerBand txaranga.
21:30 Pottotte elektrotxaranga.
00:00 DJ gaua: Dusaint eta Inkilt; Hainar.

Irailak 18, igandea: Jubilatuen Eguna
9:00 Esnadeia.
11:00 Zirku tailerra.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa Tragoxkan eta Zaharren Egoitzan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Txartelak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen salgai.
18:30 Asier Kidam: magia poteoa.
18:30 Buruhandiak.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako saridunak.
21:00 Festen amaierako traka.

Irailaren 30era arte
Argazki lehiaketa: "Santueneako festak".

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Erlazionatuak