2022/12/17 10:00-20:00

Deialdia

Auzo galdeketa Santuenean

Auzo galdeketa Santuenean
Santuenea Kultur Elkartea, Santuenea

Galdera:
Nahi al duzu auzoaren erdigunea berrantolatu, horretarako eskubaloi kantxaren neurriak txikitu behar badira?
Bai/Ez/Zuri

Bozketa ordua:
10:00-20:00.

Bozketa lekua:
Santueneako Kultur Elkartea (mahai bat).

Aurretiazko bozka:
Abenduak 13 (asteartea), 9:00-14:00 artean udaletxeko idazkaritzan eta 16:00-20:00 artean Santuenea Kultur Elkartean.

Bozka eskubidea:
Santuenea auzoan erroldatuak dauden 16 urtetik gorako herrikideek (2006ko abenduaren 17an edo lehenago jaiotakoek), “betiere 2022ko urriaren 15a edo lehenagotik Santuenean erroldatuak badaude”.

Egitaraua:
9:30 Mahaiaren eraketa mahaiburu, mahaikide eta ordezkoekin. Mahaia mahaiburuak eta bi mahaikidek osatuko dute. Mahaiburua udal idazkaria izango da eta lehen mahaikidea udal langile bat. Bigarrena eta haren ordezkoa herritar bolondresen artean zozketa bidez hautatuko du udalbatzak, 65 urteko azpiko zentsua osatzen dutenen artean. Urriaren 31tik azaroaren 15era borondatez izena emateko zerrenda irekiko da.

10:00-20:00 Bozketarako tartea. Mahai eta kabina bana egongo da gutun-azal eta boto-orri ofizialekin. Bigarren mahaia bozketarako izango da. Bozkatzeko nork bere burua identifikatu beharko du agiriotako batekin¨: nortasun agiria, pasaportea edo gidabaimena. Agiri horiek iraungita egon arren onartu egingo dira, baina jatorrizkoak izan beharko dute. Fotokopiarik ez da onartuko.

20:00 Bozkatzeko aukeraren amaiera Aurretiaz bozka eman dutenen gutun azalak boto-kutxan sartu eta hala badagokio, mahaikideek bozkatu ostean, bozketa amaitutzat emango dute eta boto zenbaketari ekingo diote. Zenbaketa jendaurreko ekitaldia izango da. Amaieran emaitza ezagutzera emango da.

Deitzailea: Santuenea Elkarlanean.