Santueneako jaiek 48 orduko etenik gabeko festa giroa ekartzen dute auzora. Horren adibide argia izan da igande goiz hau, irailaren 20a. Bart gauean, parranda egitera joandako azken gazteak Oria gaineko zubitik barrena Atallurantz zihoazen artean irten dira kaleak girotzera, irudiotako bi herrikideak; Jon Mikel Larrañaga eta Jon Alkorta hain zuzen.
Azken urteotako ohitura berritu dute gaur goizean. Bart gaueko festa giroak kale bazterretan utzitako arrastoen artean irten dira auzokideak auzoa lozorrotik esnatu eta azken festa egunean murgiltzeko gonbita egitera.
Modu horretan, 2022az geroztik, festen egitarauan ofizialki txertaturiko urteroko ohitura berritu dute Alkortak eta Larrañagak. Etxez etxe, kalez kale, azken txanpan izan arren, Santueneak oraindik jaietan jarraitzen duela gogorarazi dute.