Langabetu kopurua, beheranzko bidean

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 17a, 12:02

200etik beherako langabetu kopurua izatera heldu da Usurbil otsailean.

Langabetu kopuruak beherantz egin du orohar otsailean, bai Usurbilen, Buruntzaldean eta Gipuzkoan. Usurbilen 206tik 197ra, 9 langabetu gutxiago; Buruntzaldean 3.089tik 3.038ra, 51 langabetu gutxiago; eta Gipuzkoan 30.863tik 30.604ra, 259 langabetu gutxiago.

Usurbila itzulita, gizonezkoen artean, 89tik 83ra murriztu da langabetu kopurua, 117tik 114ra emakumezkoen artean. Aldatzen ez den joera; gizonezkoak baino emakume langabetu gehiago izaten segitzen du udalerri honek. Kontratazio datuei erreparatuz gero aldiz, emakumezkoak baino (163) gizonezko gehiago (180) kontratatu zen otsailean. Guztira 343 kontratu erregistratu ziren joan den hilabetean; ia denak, 304, aldi baterako.

Datuok Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu ditu.

2022ko otsaila
Usurbil: 197.     Buruntzaldea: 3.038.    Gipuzkoa: 30.604.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 83.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 22.
45 urtetik gora: 49.
 

Emakumezkoak: 114.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 42.
45 urtetik gora: 62. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 31.
Eraikuntza: 11.
Zerbitzuak: 127.
Aldez aurreko lanik gabe: 24.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 661.
Astigarraga: 234.
Hernani: 931.
Lasarte-Oria: 789.
Urnieta: 226.
Usurbil: 197.
Guztira: 3.038. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.604.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 343.
Aldi baterakoak: 304 (162 gizonezko, 142 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 73 industrian, 6 eraikuntzan eta 263 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 180 lan kontratu gizonezkoenak, 163 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 197.
Astigarraga: 297.
Hernani: 635.
Lasarte-Oria: 193.
Urnieta: 208.
Usurbil: 343.
Guztira: 1.873.

Gipuzkoa: 19.741.

2022ko urtarrileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.