Langabetu kopurua beherantz laugarren hilabetez

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 17a, 12:55

Buruntzaldea nahiz Gipuzkoako joera hautsiz, beheranzko bidean segitzen du langabetu kopuruak Usurbilen. 206 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak urte hasieran udalerri honetan.

Osasun krisialdi aurreko kopuruan da Usurbilgo langabezia. Azaroan 2020ko otsaileko langabetu kopuru bera erregistratu zuen Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan, 215 langabetu. Abenduan 212ra murriztu zen, eta urte hasiera honetan 206raino gutxitu da. Laugarren hilabetez beherantz langabetu kopurua Usurbilen.

Usurbilgo joera ez dator bat ordea eskualdeko nahiz Gipuzkoako datuen bilakaerarekin. Buruntzaldean abendutik urtarrilera, 3.070etik 3.089ra igo da langabetu kopurua, 30.553tik 30.863ra Gipuzkoan.

Udalerri honetako datuetara itzulita, oraingoan bereziki gizonezko langabetu kopuruan eman da beherakada iazko urte amaieratik urte berri honen hasierara, 99tik 89ra hain zuzen. Emakumezkoena aldiz zertxobait igo da, 113tik 117ra. Aipatzekoa baita, langabetuen erdia baino gehiago, 206tik 116, 45 urtetik gorakoen kolektiboan zenbatu duela Estatuko Enplegu Zerbitzuak.

Kontratazioari dagokionez, 264tik 342ra igo da urte hasieran Usurbilen erregistraturiko kontratu kopurua. Gehienak, 298, aldi baterako hitzartuak. 174 gizonezkoren kontratuak erregistratu ziren, 168 emakumezkorenak.


2022ko urtarrila
Usurbil: 206.     Buruntzaldea: 3.089.    Gipuzkoa: 30.863.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 89.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 53.
 

Emakumezkoak: 117.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 48.
45 urtetik gora: 63. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 35.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 135.
Aldez aurreko lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 679.
Astigarraga: 244.
Hernani: 938.
Lasarte-Oria: 789.
Urnieta: 233.
Usurbil: 206.
Guztira: 3.089. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.863.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 342.
Aldi baterakoak: 298 (154 gizonezko, 144 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 113 industrian, <5 eraikuntzan eta 224 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 174 lan kontratu gizonezkoenak, 168 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 272.
Astigarraga: 250.
Hernani: 653.
Lasarte-Oria: 292.
Urnieta: 256.
Usurbil: 342.
Guztira: 2.065.

Gipuzkoa: 21.717.

2021eko abenduko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.