Koxka bat beherantz langabetu kopuruan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 12a, 11:53

Langabetu kopurua 215etik 212ra murriztuta agurtu zuen Usurbilek 2021a. Kontratazioan ere beherantz eginda, baina aldaketarik ez duen joeraren baitan; abenduan ere hitzarturiko kontratu ia denak aldi baterako izenpetu ziren.

Pandemia aurreko langabezia datuei eusten die Usurbilek. Estatuko Enplegu Zerbitzuak abenduan kaleraturiko azken zenbakien arabera, 212 langabetu zenbatu zituzten udalerri honetan, azaroan baino hiru gutxiago.

Badira ordea aldatzen ez diren joerak; sektorekako datuei erreparatuta, ohi bezala, zerbitzuenak biltzen du langabetu gehien, 212tik 141. Bestetik, gizonezkoak baino (99) emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek, 113. Oraingoan ordea, gizonezkoak baino (130) emakumezko gehiago kontratatu dituzte, 134. 264 kontratu hitzartu ziren abenduan udalerri honetan, ohi denez, ia denak, 249, aldi baterako.

Usurbilen bezala, azaroaren antzera, abenduan ere Buruntzaldean ere zertxobait beherantz egin du langabeziak; eskualdean 3.082tik 3.070era. Gipuzkoan ere bai; 30.970etik 30.553ra.

2021eko abendua
Usurbil: 212.     Buruntzaldea: 3.070.    Gipuzkoa: 30.553.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 99.
25 urtetik behera: 17
25-44 urte artean: 22.
45 urtetik gora: 60.
 

Emakumezkoak: 113.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 42.
45 urtetik gora: 67. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 35.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 141.
Aldez aurreko lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 682.
Astigarraga: 251.
Hernani: 923.
Lasarte-Oria: 770.
Urnieta: 232.
Usurbil: 212.
Guztira: 3.070. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.553.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 264.
Aldi baterakoak: 249 (121 gizonezko, 128 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 40 industrian, 4 eraikuntzan eta 220 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 130 lan kontratu gizonezkoenak, 134 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 240.
Astigarraga: 272.
Hernani: 623.
Lasarte-Oria: 259.
Urnieta: 360.
Usurbil: 264.
Guztira: 2.018.

Gipuzkoa: 22.013.

2021eko azaroko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.