2020ko otsaileko langabetu kopuru bera azaroan

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 14a, 11:25

215 langabetu zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak 2021eko azaroan Usurbilen.

2020ko otsaileko datu bera 2021eko azaroan; Usurbilek 215 langabetu. Covid19ak etxeratu aurreko hilabeteko langabetu kopuruan da udalerri hau. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen joan den azaroko azken datuen arabera, 215 langabetu ditu Usurbilek. Urrian baino lau gutxiago.

Oraingoan halare gizonezko langabetu kopurua hazi egin da; urrian 95 ziren, azaroan 101. Emakumezkoena aldiz murriztu da, urrian 124 langabetu ziren, azaroan 114. Bistan denez halere, gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek.

Sektoreka ohi bezala, zerbitzuen sektoreak biltzen du langabetu gehien, guztira 146. Usurbilen bezala, Buruntzaldean ere zertxobait beherantz egin du langabeziak; eskualdean 3.114tik 3.082ra. Gipuzkoan aldiz koxkatxo bat gorantz; 30.917tik 30.970era.

Kontratazio datuei dagokienez, 289tik 364ra igo da erregistraturiko kontratu kopurua. Ia denak, 330, aldi baterako. Gizonezko gehiago kontratatu da (194) emakumezkoak baino (170).

2021eko azaroa
Usurbil: 215.     Buruntzaldea: 3.082.    Gipuzkoa: 30.970.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 101.
25 urtetik behera: 19
25-44 urte artean: 25.
45 urtetik gora: 57.
 

Emakumezkoak: 114.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 46.
45 urtetik gora: 64. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 33.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 146.
Aldez aurreko lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 665.
Astigarraga: 236.
Hernani: 957.
Lasarte-Oria: 767.
Urnieta: 242.
Usurbil: 215.
Guztira: 3.082. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.970.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 364.
Aldi baterakoak: 330 (175 gizonezko, 155 emakumezko).
Sektoreka: 2 nekazaritzan, 65 industrian, 6 eraikuntzan eta 291 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 194 lan kontratu gizonezkoenak, 170 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 260.
Astigarraga: 348.
Hernani: 778.
Lasarte-Oria: 349.
Urnieta: 284.
Usurbil: 364.
Guztira: 2.383.

Gipuzkoa: 25.116.

2021eko urriko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.