Pandemia aurreko langabetu kopurua du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 17a, 10:30

Aldaketa nabarmenik ez langabezia datuei dagokienean. Irailean bezala, urrian ere covid19a gurera heldu aurreko garaiko langabetu kopuruari eusten dio Usurbilek, 219 langabetu ditu guztira. Irailean baino langabetu bat gutxiago. 

Pandemia aurreko langabetu kopuruari eusten dio Usurbilek. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen urriko datuen arabera, 219 langabetu ditu udalerri honek, irailean baino langabetu bat gutxiago. Oraingoan, gizonezko langabetuen artean murriztu da zertxobait lanik gabeko herritar kopurua. Urrian irailean baino 5 langabetu gutxiago, 95 guztira. Emakumezkoena 120tik 124ra gehitu da denbora tarte berean.

Sektoreka gorabehera txikiren bat salbu, zerbitzuenak biltzen segitzen du langabetu kopuru handiena; 289tik 148.

Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere murriztu egin da langabetu kopurua; eskualdean 3.166tik 3.114raino, 52 langabetu gutxiago beraz. Gipuzkoan 31.427tik 30.917ra; 510 langabetu gutxiago.

Kontratazio datuei dagokienez, 289 lan kontratu erregistratu ziren urrian Usurbilen. Ohi bezala, ia denak aldi baterako, 263. Gizonezko gehiago kontratatu da (156) emakumezkoak baino (133).

2021eko urria
Usurbil: 219.     Buruntzaldea: 3.114.    Gipuzkoa: 30.917.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 95.
25 urtetik behera: 16
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 56.
 

Emakumezkoak: 124.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 54.
45 urtetik gora: 66. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 35.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 148.
Aldez aurreko lanik gabe: 21.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 671.
Astigarraga: 248.
Hernani: 945.
Lasarte-Oria: 775.
Urnieta: 256.
Usurbil: 219.
Guztira: 3.114. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.917.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 289.
Aldi baterakoak: 263 (141 gizonezko, 122 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 37 industrian, 3 eraikuntzan eta 248 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 156 lan kontratu gizonezkoenak, 133 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 290.
Astigarraga: 321.
Hernani: 717.
Lasarte-Oria: 344.
Urnieta: 308.
Usurbil: 289.
Guztira: 2.269.

Gipuzkoa: 25.765.

2021eko iraileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.