Osasun krisialdiaren aurreko garaira itzuli da Usurbil, langabetu kopuruari dagokionean

220 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak irailean Usurbilen; abuztuan baino 11 langabetu gutxiago. Osasun krisialdi aurreko garaira itzuli da udalerri hau.

Covid19ak guztion bizimodua hankaz gora jarri aurreko garaira itzuli da Usurbil, langabezia datuei dagokienean. Estatuko Enplegu Zerbitzuak lanik gabeko 220 herritar zenbatu zituen irailean udalerri honetan, abuztuan baino 11 gutxiago. Beherakada orokorra izan da baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere. Eskualdean 78 eta 603 gutxiago herrialde mailan hurrenez hurren. 

Udalerri honetara itzulita, emakumezkoen artean eman da beherakada; abuztuan 133 langabetu zeudela ohartarazi zuen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 120 irailean. Gizonezkoen artean aldiz zertxobait igo da; 98 langabetu zeuden abuztuan, 100 irailean. Halere bistan denez, gizonezkoenak emakumezkoen langabetu kopuruaren azpitik egoten segitzen du.

Sektoreka langabetu gehien, ohi bezala, zerbitzuetan, 145 guztira. Kontratazioak gorantz egin du irailean. 324 kontratatu erregistratu ziren Usurbilen; ia denak (299) aldi baterako. Langabetuak gehiago izan arren, emakumezko gutxiagoren kontratuak erregistratu ziren iragan hilabetean; 156. Aldiz, gizonezkoen artean, 168 kontratu hitzartu zituzten.

2021eko iraila
Usurbil: 220.     Buruntzaldea: 3.166.    Gipuzkoa: 31.427.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 100.
25 urtetik behera: 18
25-44 urte artean: 26.
45 urtetik gora: 56.
 

Emakumezkoak: 120.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 66. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 34.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 145.
Aldez aurreko lanik gabe: 23.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 688.
Astigarraga: 247.
Hernani: 963.
Lasarte-Oria: 799.
Urnieta: 249.
Usurbil: 220.
Guztira: 3.166. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 31.427.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 324.
Aldi baterakoak: 299 (158 gizonezko, 141 emakumezko).
Sektoreka: 5 nekazaritzan, 40 industrian, 11 eraikuntzan eta 268 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 168 lan kontratu gizonezkoenak, 156 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 357.
Astigarraga: 331.
Hernani: 763.
Lasarte-Oria: 367.
Urnieta: 336.
Usurbil: 324.
Guztira: 2.478.

Gipuzkoa: 28.346.

2021eko abuztuko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.