34-24, senior mutilen taldeak ere garaipen batekin abiatu du bart eskubaloiko igoera fasea

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 17a, 10:00

        

Senior neskek bezala, garaipen batekin abiatu zuen bart igoera fasea, senior mutilen taldeak ere. 34-24 azken emaitza. Harmailak goraino beteta, usurbildarrak animatzera joanak gehienak. Partidako une gehienetan usurbildarrak nagusitu ziren. Pixkanaka, Puerto del Carmen aurkariekiko markagailuko tartea handituz joan ziren etxekoak. 10 goleko aldearekin amaitzeraino. Eskubaloi ikuskizun aparta atzokoa. Gaur dute senior mutilek bigarren neurketa, 19:00etatik aurrera, Oviedo taldekoen aurka. 

Senior neskek bezala, aipatzekoa, senior mutilek ere, aurkariekiko erakutsitako jarrera. Usurbil Kirol Elkarteko 50. urteurreneko liburua eta sagardo botila bana oparitu zieten, Puerto del Carmen taldeko kideei, partida hasi aurretik.