Ikasle txikienak, artista handienak Ikastola Egun honetan

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 1a, 16:03

Zientzialariak, azukre koxkorrak, goilarak, naturari loturiko elementuak... Zientziaren inguruko festa handia ospatu dute Ikastola Egun handi honetan Haur Hezkuntzakoek, Oiardo Kiroldegian eskaini duten emanaldian. Nabarmentzekoa da beste behin, mimo handiz prestatzen dutela hitzordu hau, ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Egoki aukeratutako musika, ondo landutako mozorroak eta eszenografia. Aurtengoan bereziki, publikoaren arreta bereganatu duen oihal handi bat. Emaitza, albiste honetako bideo eta irudiotan ikus dezakezue. Udarregiko txikiak, artista handiak direla erakutsi dute aurten ere. 

 
Jendetza erakarri du ikuskizunak. Ikusi bestela zer nolako jende ilara zegoen, goizeko 11:40 aldera. Kiroldegitik Udarregirainoko herritar ilara, HHkoen ikuskizunera gerturatzeko.

Hemen, ikuskizuneko argazkiak eta eta zenbait pasarte, bideo hauetan jasoak:
Ura eta azukre koxkorrak
Zientzialariak
Azukre koxkorrak
Elurretazko panpinak