Artzabalgo pintura ikastarokoen lan erakusketa, igandera arte zabalik

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 21a, 08:00

Lan eder askoak sortu dituzte Artzabalgo pintura taldeko kideek. Amaitu duten ikasturte honetan zehar eginiko lanketaren emaitza, erakusketa batean bildu dute. Atzo inauguratu zuten. Asteburuan zehar ikusgai duzue Sutegiko aretoan. Ordutegi honetan:
-Larunbata: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.
-Igandea: 10:00-13:00.