Lasterkari bizi eta toreatzaile trebeak, Kalezarko San Joanetako Gorritiren Showean

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 24a, 14:51

Lasterketa eta ihesaldi ugari gaur, Kalezarko plazan, San Joan Egunez tradizionala den Gorritiren Showa ospatu den tartean. Plaza bete jende bildu da. Oporretan diren gaztetxoak gehienean, baita jai eguna izango zuten heldu bat baino gehiago ere. Ausardia faltarik ez zuen batek baino gehiago toreatzaile lanetan ere jardun da. Susto txikiren bat kenduta, primeran pasa dute guztiek.

San Joanetako azken hitzorduak bazkalostean; buruhandiak bostetan, soka-dantza zazpietan eta ondoren, sardina eta sagardo dastatzea, aurtengo festak bapo jan eta edanda amaitzeko.