Pala txapelketako finalak, 17:30etatik aurrera frontoian

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 30a, 09:10

Nortzuk izango ote dira aurtengo txapeldunak? Ordu batzuetan argituko da dena. Santixabelen astea girotzen hasteko, pala txapelketako finalak astelehen honetan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera frontoian, ezinduen erakustaldiarekin batera. Memoria freskatzeko, hona hemen iazko pala txapelketako irabazleak, emakumezko zein gizonezkoen mailan:

     

      

Kirol agenda zabala
Abiatzear ditugun Santixabeletarako kirol hitzordu ugari igandera arte. Apuntatu zuen agendan:

Ekainak 30, astelehena
17:30 Pala txapelketa. Ezinduen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.

Uztailak 2, asteazkena
16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan.
18:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.

Uztailak 5, larunbata
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera, Mikel Laboa plazatik.
16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
18:30 Herri kirolak: aizkolariak. 2. mailako txapelketako finala.

Uztailak 6, igandea
11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:30 Herri-kirolak: 
-Harri-jasotzaileak: Gipuzkoako harri txikien txapelketako finala.
-Idi dema: Telleria eta Olasagasti.