Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen lan erakusketa zabalik Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 2a, 13:25

Eguraldi kaskar honekin, zer hobeto erakusketa bat bisitatzea baino. Arteak, herriko artistek eginiko lanek ere bere tartea dute eta Santixabeletan. Egunotan, Sutegiko erakusketa aretora hurbiltzen bazarate, Zirriborro Tailerrekoek eta Labore Taldekoek urtean zehar sortu dituzten lanak ezagutzeko aukera izango duzue. Labore taldekoen lanak, ostiralera arte egongo dira ikusgai. Zirriborro Tailerrekoak igandera arte. Ordutegi honetan:
-Goizez: 11:00-13:00.
-Arratsaldez: 17:00-20:00.

Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen artelan bildumaren erakusgarri irudiok: