20:00etako txupinazorako berotzen

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 29a, 18:53

Kalejiran dira 17:30ak geroztik, Atxegaldeko Jai Batzordeko kideak, Jaixkipe txarangakoak bidelagun dituztela. Poteoan. Atxegaldeko festak badatozela iragartzen. Urteroko legez, eguerdian Mahaspildegi elkartean bildu dira antolatzaileak, bazkari baten bueltan. Datozen 48 orduko etenik gabeko parrandarako indarrak hartzen. Elkartetik bertatik abiatu dute arratsaldean, Kaxkoraino luzatu duten poteoa; dantza betean noski. Auzoan hasi eta auzoan amaituko dute poteoa. 20:00etarako Atxegaldeko plazan izango dira antolatzaile, auzotar eta herritarrak, txupinazoa jaurti eta jaiak abiatzeko prest.

     

     

     

Abuztuak 29, ostirala
17:30 Herri poteoa Jaixkipe txarangarekin.
20:00 Txupinazoa eta txoznaren irekiera.
Jarraian, luntx mundiala eta buruhandiak.
23:00 Kontzertu gaua: Juanantzoneko Okupak, Izeberg, Skasti, Ingo al deu?