Parte hartze prozesuko bilera, 19:00etan Zubietako Kaxkapen

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 18a, 08:37

Herri erdigunean aurkezpen ekitaldia egin ostean, Aginagara, handik Kaxkora bueltatu eta orain, Zubietara helduko da Hiria Antolatzako Plan Orokorraren (HAPO) harira, Usurbilgo Udalak asteotarako antolatu duen parte hartze prozesua. Bilera, ostegun arratsalde honetan, 19:00etan hasita Kaxkapen. 

Egunotan bestalde, 6-16 urte arteko ikasleekin ere gai honi buruzko lanketa berezia burutzen ari dira. Datozen bileren egutegia segidan:

Irailak 18-19: 6-16 urte arteko haur eta gaztetxoekin lanketa berezia.
Irailak 18/urriak 2: Zubietako Kaxkapen.


Irailak 22/urriak 6: Mugikortasuna eta ingurumen gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.
Irailak 23/urriak 7: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.

Irailak 24/urriak 8: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Irailak 25/urriak 9: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilerak Potxoenean.
Irailak 29: Aginagako ludotekan.
Urriak 1: herriguneko bilerak Artzabalen (erdaraz).
Urriak 4: herriguneko bilerak, Potxoenean (euskaraz).

Bileren ordutegia: 19:00 (urriaren 4ko bilera ezik, goizeko 10:00etan izango baita).

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com