Udala, Kutxabanken izaera publiko eta sozialaren defentsan

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 1a, 13:15


Gipuzkoako Kutxaren izaera publiko eta soziala bermatzea eskatu du udalbatzak, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran. Gai honen inguruan EH Bilduk aurkezturiko mozioa onartu zen gehiengo osoz. Koalizioak soilik babestu zuen ordea testua. EAJ-PNV, Hamaibakat eta PSE-EE aurka agertu ziren.

Lau puntuko mozioak honela dio:
1-Usurbilgo Udalak herritarren, familien eta bertako ekonomiaren mesedetan arituko den Kutxabanken finantza-ildo eraberritu bat aldarrikatu nahi du.
2-Usurbilgo Udalak Kutxaren (Gipuzkoan) eta Kutxabanken izaera publiko eta soziala bermatzeko beharrezkoak diren neurri eta erabakiak hartzeko borondatea eta prestutasun irmoa du.
3-Norabide horretan, Usurbilgo Udalak Kutxako (Gipuzkoan) batzarrari eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatu duen eskualdatze-prozesu hori martxan jar dezala, Gipuzkoako Kutxa banku-fundazioa bihurtu ez dadin eta herritarren eta bertako instituzioen izaera publiko eta soziala bermatzen jarraitu ahal izateko.
4-Honako mozioa Gipuzkoako Foru Aldundiari, Gipuzkoako Kutxako Administrazio Kontseiluari eta Lehendakaritzari helaraziko zaie.