Etxean sagardoa egiteko ikastaroa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 30a, 06:39


Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatu duen saioa, azaroaren 15ean, 9:00-13:00 artean Sutegin, Saizar sagardotegiko enologo Fernando Vadillok eta Zapirain sagardotegiko kalitate arduradun Egoitz Zapirainek zuzenduta. Etxean sagardoa modu artisauan egin ahal izateko azalpenak emango dituzte. Ikastaroko prezioa, 10 euro. Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Ikastarorako izena aurrez eman behar da, Alkartasunako 943 361 114 telefono zenbakira deituta edo alkartasuna@usurbil.com helbidera idatzita. Bideotatik jaso dezakezue informazio gehiago. 


Zumba fitness ikastaroa Santuenean
Saioak larunbat goizero heldu nahiz haurrentzat. Hona hemen klaseen ordutegiak:
10:00-11:00 Zumba helduentzat.
11:00-12:00 Zumba kids.

Ikastaroko prezioa: 18 euro hilean.
Izen emateko: 637 256 851 edo o.uarda@hotmail.es


Matrikulazioa zabalik euskaltegian
Ikasturtea martxan egon arren, zabalik jarraitzen du Etumeta-AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Osatu diren talde eta ordutegiotan eman dezakezue izena:

9:30-12:00 0 urratsa.

17:30-19:30 2. urratsa.

17:15-19:30 7. urratsa.
18:00-20:30 EGA.

Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:

Nagusia, 43

607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es


Lehen sorospenen inguruko ikastaroa antolatu du DYAk
Azaroaren 3tik 21era izango dira saioak, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Lasarten, Garaikoetxea Landaberri Eskolan; Atsobakar 3an. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu ― bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak", antolatzaileek berri eman dutenez.

Ikastaroa interesa duen orori zuzendua dago. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa izango. Izena aurrez eman beharko da, 943 46 46 22 telefono zenbakira deituta. Talde murriztua osatuko da. Ikastaroko prezioa, 110 euro. Kopuru horren barne, DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreek eskainiko duten ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.