Etxean sagardoa egiteko ikastaroa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 10a, 03:14


Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatu duen saioa, larunbat honetan, azaroaren 15ean, 9:00-13:00 artean Sutegin, Saizar sagardotegiko enologo Fernando Vadillok eta Zapirain sagardotegiko kalitate arduradun Egoitz Zapirainek zuzenduta. Etxean sagardoa modu artisauan egin ahal izateko azalpenak emango dituzte. Ikastaroko prezioa, 10 euro. Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Ikastarorako izena aurrez eman behar da, Alkartasunako 943 361 114 telefono zenbakira deituta edo alkartasuna@usurbil.com helbidera idatzita. Bideotatik jaso dezakezue informazio gehiago. 


Zumba fitness ikastaroa Santuenean
Saioak larunbat goizero heldu nahiz haurrentzat. Hona hemen klaseen ordutegiak:
10:00-11:00 Zumba helduentzat.
11:00-12:00 Zumba kids.

Ikastaroko prezioa: 18 euro hilean.
Izen emateko: 637 256 851 edo o.uarda@hotmail.es


Matrikulazioa zabalik euskaltegian
Ikasturtea martxan egon arren, zabalik jarraitzen du Etumeta-AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Osatu diren talde eta ordutegiotan eman dezakezue izena:

9:30-12:00 0 urratsa.

17:30-19:30 2. urratsa.

17:15-19:30 7. urratsa.
18:00-20:30 EGA.

Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:

Nagusia, 43

607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es