Kizki lagunez bete da Sutegi ataria

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 30a, 14:22


Kizki lagunak badira Usurbilen. Eta ez gutxi. Igande honetan ospatu den XVI. Erle Egunean, ia 200 lagunek tartea atera dute, azokara egin duten bisitaren baitan, sagarrak biltzeko. Hala da. Sutegi ataria, sagar bilketarako gunea izan dugu gaurkoan. Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek Goldean Elkartekoekin batera, herritarrak argazki erraldoi baterako hitzartuak zituzten; usurbildarrak, 2009az geroztik eskualde mailan herriz herri egiten ospatzen ari den ekimenean parte hartzeko deituak zeuden. Ahal bezain beste kizki lagun bildu nahi zituzten. 440 behar ziren orain arte zegoen marka hausteko. Ez da lortu. Halere, giro ederrean ospatu da, sagardoa ekoizteko prozesua ezagutzera eman eta sagardogintza sustatzea helburu zuen ekimena.