Jai eguna gaur, udal zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 3a, 12:09

Usurbilgo udal langileen egutegiak gorriz markatua du abenduaren 3 hau. Euskararen Egun honetan jai dute langileek. Horregatik itxita ditugu asteazken honetan, Usurbilgo Udala, Potxoenea eta Sutegi udal liburutegia. Oiardo Kiroldegiak igande eta jai egunetako ordutegian zabaldu du atea goizean. Arratsaldean itxita egongo da baita. Gune guztiotan, kartelekin gogorarazi dute, ez dela edozein egun asteazken hau. Euskaraz bizi nahi duen herri batean egonik, udal zerbitzuetan ereĀ aldarrikapen eta jai eguna dugu gaurkoa; Euskararen Eguna.