Jendetza, Jontxuren omeneko bazkarian

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 3a, 13:47


Duela urtebete gure artetik joandako Jon Uribe omentzeko egun handia urtarrilaren 3 honetan. Goiz partean frontoian antolaturiko jolasekin abiatu dituzte Jontxuren lagunek, herrian hain maitatua zen gaztea  omentzeko ekitaldiak. Aulki jokoan, zaku lasterketan, lokotsak biltzen... Dena eman dute Jontxuren lagunek, jai giroan eta alaitasun handiz.

Poteo ostean, 150 lagun inguru, jendetza bildu da bazkaritan, Udarregi Ikastolako jangela berrian. Bertsolariek giroturiko hitzordua, jai giro ederrean joan da, eta ez da une hunkigarririk falta izan. Bazkalostean atera duten taldeko irudia duzue goikoa. Trikitilariek giroturiko kalejiran Kaxkorantz abiatu dira gero. Gogoan izan, iluntzeko 19:00etan omenaldi berezia egingo zaiola Jontxuri, Askatasuna plazan. Eta jarraian, Jontxu jarraitzaile sutsu zuten 10 musika talderen kontzertuez gozatu ahalko da gauerdira arte.