Guztiena eta guztiontzat, jaien atariko pala saioa

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 27a, 05:13

Pala saio inklusiboaz gozatu ahal izan genuen atzo frontoian. Ohi bezala, jaien atarian ospatu ohi den txapelketa amaitu zen frontoian. Gizonezkoen kasuan finalak jokatu ziren. Segidan dituzue txapeldunen eta lehen lau sailkatuen berri. Emakumezko kirolarien arteko lehia ere izan zen. Eta kirol egokituko erakustaldi bikaina. Eremu honetan egiten duten lanketa gertutik ezagutzeko aukera bikaina izan genuen beste behin. Irudiotan bildu genuen palako jaialdia:

Gizonezkoen Pala Txapelketa: 

1-Iban Arruti eta Asier Arruti

2-Jon Olaizola eta Enrike Huizi

3-Haritz Zubiaur eta Xabier Murua

4-Eneko Arregi eta Josu Arruti

Emakumezkoen Pala Txapelketa

Kirol egokituko pala erakustaldia