Usurbilgoa ere izan zen Landaberri Ikastola, 50. urtemugako ospakizunetan

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 15a, 13:00

50 urte bete ditu, hastapenetan Usurbilgoa eta hainbat usurbildarrena ere izan zen Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolak. Mende erdia ospatzera doaz, datozen bi asteotarako antolatu duten kultur hamabostaldi baten bueltan. Atzoko eta gaurko langile, guraso eta ikasleekin elkarlanean, ekimen mordoa antolatu dute. Aurkeztu berri dute egitaraua. Ondoko bideoan, antolatzaileen adierazpenak. Segidan, ekitaldien zerrenda luzea:

Landaberri Ikastolak, 50 urte

Irailak 19, astelehena

Mural erakusketa Ikastolan. Ikasleek ikastolan egindakoak.

17:00 Ikastolako eraikinen ibilbidea mapeatu, Andre Joakina Enean hasita.

"Trikitilariekin eta ikasleek abestiak kantatuz Landaberri ikastola egondako eraikin ezberdinak ibilaldi bat eginez markatzea".

18:30 Erakusketa zabalduko da, udaletxeko Mercero aretoan.

"Urte hauetan zehar atera ditugun argazki eta eskulan ezberdinak ikusteko aukera. Erakusketa, egunero 17:30-20:00 artean eta larunbatetan 11:00-13:00 artean irekita egongo da".

Irailak 20, asteartea

10:00 Porrotxekin bihurrikeriak, Garaikoetxean.

Irailak 21, asteazkena

19:00 PechaKutxa solasaldiak, Abend-en.

"Hainbat ikasle ohien bizitzak, ofizioak ezagutzeko aurkezpen laburrak".

Irailak 22, osteguna

18:00 Hitzaldia: "Lasarte-Oriako gurasoak: Biba zuek!" Kike Amonarrizen eskutik, Mirentxuenean.

Irailak 23, ostirala

22:00 Bertso berriak Landaberrin ibiliek jarriak, Kultur Etxean.

"Antzerki, musika eta abarrekin tartekatutako saioan, ikastolarekin zerikusia duten eta bertsotan ibili direnek ikastolari buruzko bertso jarriak eskainiko dizkigute".

Irailak 24, larunbata

09:00 Ibilaldia ikastolako eraikinak gogoratuz, Andre Joakina Enean hasita.

11:00 Haur jolasak, Okendon.

"Euria eginez gero, Loidi Barren frontoian".

12:30 Kantu Jira Txikia Xumelakoekin, Okendo inguruan.

17:00 Magia ikuskizuna Eriz magoarekin, Okendon.

"Euria eginez gero, Loidi Barren frontoian".

22:00 Rock kontzertua Okendon.

Irailak 25, igandea

10:00 Olinpiadak Mitxelinen.

"14 urtetik gorakoentzat. Taldeak, gutxienez, 10 eta gehienez, 12koak izango dira, neska mutilez osatuak (saia zaitezte orekatzen). Mota ezberdinetako jolas-jarduerak egingo dira. Saritu zure burua!

12:00 Poteoa txarangarekin, Mitxelindik Okendora.

Irailak 26, astelehena

18:00 Ipuin kontalaria, Mirentxuenean. "Beatriz Egizabalek eta Zesar Marcosek ipuin labur bat kontatuko dute sarrera gisa, ondoren ikasle eta guraso taldeek kontatuko dituzte haiek prestatutako ipuinak. Horretarako, aurreko astean tailer bat antolatuko da ikastolan bertan, ikasle eta atzerritar jatorriko guraso batzuekin".

Irailak 27, asteartea

Ikasle ohien bisita: Asier Arteaga eta Errealeko jokalari diren Ander Bardaji eta Iraia Iparragirre, Landaberri DBH-n eta Hipodromoko eraikinean.

Irailak 28, asteazkena

18:00 "Biolin Magikoa", Kultur Etxean. "Basilio Durpin lapur maitagarriaren abenturak ikusiko ditugu, mundua eta historian zehar ibiliko da altxor preziatuenaren atzetik: "Biolin Magikoa". Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapurrak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate... Euskaraz sortutako lana. Bertan zuzeneko biolin emanaldia eta musikaren historiaren zati bat eskainiko zaizkigu hau guztia barre algarak eraginez. Horretarako, akzioz beteriko istorio fresko eta dibertigarri batean murgiltzen gaitu. 6-12 urte bitarteko ikusleengana helaraztea da gure nahia, baita hauen guraso eta laguntzaileengana ere, jakin badakigu eta, helduak noizbait haur bidai magiko zaleak izan zirela (eta norte pixka batekin oraindik ere badirela).

Irailak 29, osteguna

17:30 Argazki eta eskulan erakusketak irekita jarraitzen du udaletxeko Mercero aretoan.

Irailak 30, ostirala

22:00 Antzerkia kultur etxean: Landaberri Ikastolak 50 urte betetzen dituela eta bertan ibilitako ikasle ohiek idatzitako obra da. Hasierako garai zaharretan gertatutako kontakizuna da. Haur ziren garaian gertatutako pasadizoak kontatzen dira. Beraz egian oinarrituak. Landaberri ikastolan Lasarte-Oria eta Usurbilgo haurrak ibili ziren hasiera hartan eta halaxe irudikatu da. Autobusez mugitzen ziren haurrak eta bertako ibilerak ere antzeztuko dira. Garai haietan oso metodo berritzaileak erabili ziren ikastolan, horren testigantza eman nahi da. Bestalde, "Ministerio de Educación"eko inspektorearen bisita izaten zen noizean behin... Ikastola hura batez ere gurasoen ahalegin handi batek atera zuen aurrera. Orduko beraien kezkak ere ikusi ahalko dira. Eta bukatzeko, euskal udalekuak aipatuko dira eta gaur egungo ikastola denok ezagutzen dugunez, 50 urte muga honetarako propio asmatu den abestiarekin bukatuko da".

Urriak 1, larunbata

12:00 Lasarte-Oriako udal musika eskolako trikitilariak, Landaberri DBH-n hasita.

14:00 Bazkaria, Mitxelinen.

Antolatzailea: Landaberri Ikastola.