Herri kirolen erakustaldi ikusgarriarekin hasi dute Jontxuren aldeko oroimen eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 2a, 15:49

Haraneko aparkalekua, karpa gune erraldoia dugu larunbat honetan (otsailak 2). Modu nabarmen honetan, merezi moduan, Kalezar eta Usurbil Jon Uribe omentzen hasiak dira eguerdi partetik. Bere nortasuna, bizitza bizitzeko modua ederki islatzen duen egitaraua josi du Kalezarko Jai Batzordeak, Kalezarko auzokidea zendu zeneko 5. urtemugako oroimen egun honetarako.

Herri kirol erakustaldi ikusgarriarekin abiatu dute eguna. Inaxio Perurena harri jasotzailea 200 eta 250 kiloko harriak altxatzen ikusi dugu, 111 kiloko harri zilindrikoarekin karpa gunetik paseatzen. Artean, lehia bizian aritu dira Jokin Alkizalete zein Axier Pellejero aizkolariak.

Jontxuren lagun musikarien gaua

Oroimen eta jai eguna goizaldera arte luzatuko da. Saizar Sagardotegian egiten ari diren bertso-bazkariaren ostean, atarian duten karpa gunean kontzertu gau luzea iragarri dute. Adi, bertara igoz gero, edatekoaz gain, jatekoa ere zerbitzatuko du Jai Batzordeak. Bokatak salgai izango dituzte iluntzean.

Haraneko aparkalekuko oholtza gainera igoko diren musika taldeen artean, herrikoak nagusi. Jontxuk ondo baino hobeto ezagutu eta harreman estua zuen musika taldeetako kideek duten onena eskainiz omenduko dute, duela 5 urte zendu bai, baina herriak bizirik oroitzen duen gaztea.

Jontxuren omenez…

Otsailak 2, larunbata

14:00 Bertso-bazkaria Saizar Sagardotegian. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola. 

19:00 Kontzertuak: Rukula, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg, Eskean Kristo, Hotzikara, Odolaren Mintzoa.

Afalorduan, ogitartekoak.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA