Erraustegi ondoan bizitzeagatik dioxina-maila altuak odolean

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 5a, 12:12

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT), hondakinen errausketak osasunean duen eraginaz diharduten mundu mailako ikerketa ezberdinen datu kezkagarriak plazaratzen dabil astero, sare sozialen bidez. Azken hamabostaldian beste bi ikerketako datuak plazaratu ditu.

Batetik, Italiako “Mortality and morbidity in a population exposed to multiple sources of air pollution: A retrospective cohort study using air dispersion models” ikerketako datuak dakartza.

“Kohorte azterketa erretrospektibo honetan 7 kilometroko erradio batean kutsadura-iturri ezberdinek daukaten inpaktua aztertzen da. Hiri-hondakinen errausketari dagokionez, beste emaitzen artean dio, pankreako minbiziagatiko hilkortasuna %40-70 handitzen dela bi sexuetan”.

Astearte honetan berriz (otsailak 5), Frantziako "Increased risk of non-Hodgkin lymphoma and serum organochlorine concentrations among neighbors of a municipal solid waste incinerator" ikerketatik jasotako data plazaratu ditu OEIT-k. "Ikerketa honetan erraustegietatik gertu bizi diren pertsonen odol-analisietan dioxina-maila altuak aurkitzen dituzte eta linfoma ez-Hodgkin minbiziarekin asoziazioa ere bai".

AURREKO ASTEEETAKO DATUAKIturria: "Ranzi A, 2011 ITALIA Mortality and morbidity amon people living close to incinerators: a cohort study based on dispersion modeling for exposure assessment"

"Azterketa honetan diote gizonezkoen pleurako minbiziagatiko heriotzak hirukoiztu egiten direla eta maskuriko minbizi kasuak %76 gehitzen direla. Halaber, gizonezkoetan pleurako minbiziaren intzidentzia %200 handitzen da eta emakumezkoetan bularreko minbiziaren intzidentzia %15 handitzen da". 

Minbizi eta sortzetiko malformazio kasuak gorantz erraustegietatik hurbil, OEIT-k kaleraturiko azken datuen arabera

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak hondakinen errausketak gure osasunean izan dezakeen eraginari buruz, mundu mailan argitara emandako ikerketen datuak plazaratzen segitzen du sare sozialen bidez. Aste honetakoan, "Porta D, 2009 Systematic review of epidemiological studies on health effects associated with  management of solid waste" ikerketako datuak dakartza. Datu kezkagarriak, beste behin.

"Kutsadura-iturri ezberdinek duten eraginari buruzko berrikuspen sistematikoa da. Hondakinen errausketari dagokionez, txostenak dio, 3 kilometroko esposizio-erradio batean minbizien kasuak orotara %3 gehitzen direla eta 10 kilometroko erradio batean, sortzetiko malformazioen kasuak %6-220 gehitzen direla". 

AURREKO ARTIKULUAK:

Abortuen %45eko gorakadaz ohartarazten duen azterlana plazaratu du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak

Azterlan ezberdinen datuak plazaratuko ditu astero, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak

OEIT sarean:

Twitter: https://twitter.com/OEIT_GEIS

Facebook: https://www.facebook.com/OEIT-GEIS-Osasuna-eta-Errausketa-Ikerketa-Taldea-Incineradora-y-salud-GE-1708152362753312/