Benidorrera bidean ziren aiton amonen abenturek, Sutegi jendez gainezka utzi dute

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 8a, 21:38

Aurreikuspenak gaindituta, sartu ezinik geratu da jendea. Sutegi gainezka, Gure Pakea jubilatu elkartekoen "Halako batean bagoaz Benidorrera!" antzezlanaren ostiral arratsalde honetako estreinaldian. Arrakasta itzela izan du umore ukitu nabarmena izan duen emanaldiak. Eta artista talde bikaina dugula agerian utzi du hitzorduak. Zorionak Tarsi Martinez, Isi Navarro, Maitere eta Pako Alkorta, Jone Agirrezabala eta Kattalin Arzallus!

Ixabel Agirresaroberen gidaritzapean azken asteotan ondutako emanaldiaren emaitza ezin borobilago plazaratu dute gaurkoan. Arrakasta ikusita, ezin baztertu asteotako abenturak segida izango ez duenik.

Momentuz, abian den Jubilatu Astra amaitu behar. Astebururako ekitaldi gehiago iragarri du Gure Pakea Elkarteak:

JUBILATU ASTEA

Otsailak 9, larunbata

17:00 Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.

Otsailak 10, igandea

12:00 Meza nahi dutenentzat.

14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.

BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK

Otsailak 12, asteartea

16:30 Karta jokoak Artzabalen.

Otsailak 13, asteazkena

16:30 Toka eta igel jokoak Artzabalen.

Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.