Arnaldo Otegirekin solasaldia 18:30etan hasita Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 21a, 09:24

Gaurkotasun handiko gaiak jorratuko ditu Euskal Herria Bildu koalizioko koordinatzaileak, Mertxe Aizpurua kazetariak gidatuko duen solasaldian.

EHBilduko koordinatzaile orokor Arnaldo Otegirekin solasaldia antolatu du Usurbilgo koalizioak ostegun honetarako. Mertxe Aizpurua kazetari eta Usurbilgo alkate ohiak gidatuko duen ekitaldia, gaur (osteguna) arratsaldeko 18:30etan hasita Sutegin. Usurbilgo EHBildutik iragarri dutenez, “aktualitate politikoaz eta ekonomikoaz, bizikidetzaz, EHBilduren erronkez, hauteskundeez…” ariko da Otegi. Ondoko argazkian politikari elgoibartarrak, 2016ko irailean, urte hartako EAE-ko hauteskunde kanpaina betean, Usurbilgo frontoian egin zuen agerraldia.