Denetariko ikastaroak ate joka

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 21a, 10:35
Usurbilgo DYAk Munalurran duen egoitza.

Ikastaro berriak begi bistan; DYAk antolaturiko sorosle eta sorospen ikastaroa, abian den Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoko saio berriak, armairuak ondo antolatzeko Ta Puntuk antolaturiko saioa, KzGuneko hitzordu berriak... Adi datozen ikastaroei!

DYA-ren sorosle eta sorospen ikastaroa
Ikastaro honen bitartez, egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei erantzuteko tresnak erakutsiko dituzte. Bihotz eta birika susperketak, zauriak, hausturak, erredurak... Izena ematen duenak ezagupen arruntak bezain garrantzitsuak jasoko ditu.

Ikastaroak badu teorikotik eta praktikotik. "Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du", DYAkoek aditzera eman dutenez. Adi  izen emateko argibideei:
Epea: martxoak 11-apirilak 2. 
Egunak: astelehenetik ostiralera, 19:00-21:00.
Tokia: DYAren Munalurrako egoitza.
Matrikularen prezioa: ikastarorako txostena barne, 110 euro.
Ikasle kopurua mugatua izango da.
Izena emateko edo informazio gehiagorako: 
943-46.46.22 
DYAgipuzkoa.com 
Hizkuntza: Euskara.

Armairuak antolatzeko TaPunturen ikastaroa
"Armairuak ondo antolatzen ikasi nahi?" ikastaroa antolatu dute Ta Puntukoek. Nork ez du Marie Kondoren berri? Azkenaldian, toki guztietan ageri da bere izena. Japoniarra da, idazlea, eta etxea antolatzeko teknikekin egin da mundu mailan ezagun. Gurean, Maitane Ormazabal Larzabalek eskaintzen ditu antzeko ikastaroak. Otsailaren 28an TaPunturen bulegoetan izango da. Armairuen barne-antolaketari buruz jardungo du.

“Zer moduz zuen armairuak? Ba al dakizue nola aprobetxatu armairuak eskaintzen dizuen espazioa? Ezagutzen al dituzue antolaketa elementuak edo osagarriak?”. Ikastarora bertaratzen direnek galdera hauen erantzunak jasoko dituzte.

Tolestaketa bertikalaz ere arituko da Usurbilen eskainiko duen ikastaroan. “Azken honek horrelako interesa piztu du, nahitaezkoa dela honi buruz hitzegitea”, Maitane Ormazabalen Facebook orrialdean irakurri dugunez. “Eta behin teoriarekin jarrita, ezin praktika minimoa egin gabe utzi”.

Interesatuta daudenek aldez aurretik eman dezatela izena. TaPunturen gelako eserleku kopurua mugatua baita.

Armairuaren barne-antolaketa
Eguna: otsailak 28, osteguna.
Ordutegia: 18:00-20:00.
Tokia: Usurbilgo TaPunturen bulegoan. Zubiaurrenea kalea, 6.
Izen-ematea: info@txukuntzen.com
Prezioa: 20 euro. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena ematea komeni da.

Kantu Taldea
10 urte bete dituen Usurbilgo Kantu Taldea, hamargarren urtemuga festaren atarian da jada. Aurretik hileroko hitzordua deitu du larunbaterako (otsailak 23). Urtarrilean egin bezala, oraingo hau ere eguerdiz. 12:30etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Kantu-liburuxka eramateaz ez ahaztu. Gogoan izan baita, astelehenero biltzen dira kantu zaletuak 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.

Kzgunera datozen ikastaroak
Otsailaren 28ra arte 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Martxoan aldiz, goizez, 9:00-13:00 artean. Hemen, datozen asteotarako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:
-Martxoak 1-12, 09:00-11:00 "Argazki ukitua GIMP erabiliz".
-Martxoak 1, 11:00-13:00 "Musika aplikazioak zure gailuetarako".
-Martxoak 13-14, 09:00-11:00 "Argazki ukituak eman zure Smartphonerako".
-Martxoak 14-15, 11:00-13:00 "Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37.
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
Abian den Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoko bigarren saioa hurrengo astean, martxoaren 2an 9:00-13:00 artean Potxoenean, “fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”, Josu Osaren eskutik. 

Ordutegia: 9:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Ikastaroko saioen egutegia:
-Otsailak 16:  Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.
-Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.
-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.