09:30 Auzoetatik Dema plazara! Hitz egin emakume* bizilagun, auzotar eta gainerakoekin. Batera, bakarrik… Baina gogoratu 10:00etan frontoian geratu garela!
10:00 Kalejira zaratatsua frontoitik hasita.
10:30 Grebako bost ardatzen inguruko tailerra: pentsiodunak, ikasleak, zaintza, enplegua eta kontsumoa.
13:00 Manifestazio alai eta zaratatsua. Emakumeok* heteropatriarkatu kapitalistari planto! Amaieran, argazki erraldoia Dema plazan.
14:00 Bazkaria frontoian. Ekarri etxetik jatekoa eta beharrezko tresnak.
Ondoren, bazkaloste girotua. Mikrofono irekia herriko emakumeentzat*. Abesti batzuk kantatu, peosia errezitatu, antzeztu… Aurrez izena eman telefono zenbaki honetan: 634 453 333.
17:30 Neska* gazteek akelarrea egingo dute eta herri guztia dantzan jarriko dute!
19:00 Manifestazioa Donostian, Antiguako tuneletik.
Antolatzailea: emakume talde bat.
Oharra: 12:30-14:30 / 16:30-18:00 Gizonezko talde batek antolatuta, umeentzako zaintza gunea Askatasuna plazan. Izen ematea: usurbilm8gizonak@gmail.com, Bordatxo, Txirristrra eta Aitzaga tabernak. Haur bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.