2019/03/01 10:15-16:30

Deialdia

Martxoak 8: haurren zaintza gunerako izen ematea

Martxoak 8: haurren zaintza gunerako izen ematea
Oiardo Kiroldegia, Usurbil

Zehaztasunak: haurrentzako zaintza zerbitzua antolatu dute egun horretarako Askatasuna plazan. "Bertan gizonezkoek parte hartzeko deia egiten dugu zaintza kolektibo honetan, egun honetan guk soilik arduratu behar baitugu horretaz, ahalik eta emakume gehienek greba aurrera eraman dezaten, beraien eskubidea baita". Haurrak zaintza gune honetara eraman asmo dituzuenoi begira adi, izena aurrez eman beharko baita.
Eguna:
 Martxoak 8, ostirala.
Ordutegia: 12:30-14:30 / 16:30-18:00.
Tokia: Askatasuna plaza.
Oharra: haur bakoitzak bere baakaria eraman beharko du.
Izen ematea:
usurbilm8gizonak@gmail.com
Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernak
Martxoaren 1ean Udarregi Ikastolako ikasleek Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten emanaldietan mahaia jarriko da Kiroldegian bertan.