Jostalarien herria gaur Usurbil

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 2a, 18:01

Partxisean, boloetan, petankan, bingoan, musean, tokan, "nor da nor?" jolasekin primeran pasatzen ikusi ditugu eguerdi partean plazara atera diren koadrilak. Asko eta asko guraso koadrilak seme-alabekin. 

Eguerditik giro eguzkitsua izan dugu, primerakoa mozorroak kaletik desfilatzen ikusteko. Denetarik ikusi dugu. Gaiari lotuta asko, gai librean, beste hainbat gaiari lotuta. Baina guztiak ere ezin jostalariago, kamera aurrean! Inauteri Festa eguna hasi besterik ez da egin, iluntze parterako jende gehiago espero da, parranda gau luzean murgilduko den gazteria tartean.