Martxoak 8

Hausnartu, hitza hartu eta elkar ezagutzeko aukera izan dute emakume grebalariek

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 8a, 11:22

Historikoa izan bada greba feminista egun honetan Usurbilen egin diren mobilizazioak, aurrekaririk ez zuen beste ekitaldi baten lekuko izan gara. Emakumeak talde txikitan, hausnartzen, hitza hartzen, esperientziak partekatzen ikusi ditugu goiz partean frontoian, inoiz herrian egin den emakumeen arteko ariketa kolektibo handienean.

"Greba bizitzako eremu guztietan kokatu dugu, lanaren kontzeptua eraldatzeko. Enplegutik haratago dagoena lana delako, horretarako bost ardatz eraiki ditugu; ikasleak, enplegua, pentsiodunak, kontsumoa eta zaintza. Adatz horiek lantzeko bertaratu gaudenon esperientzietatik abiatuko gara. Horretarako espazioa sortu nahi dugu", adierazi dute hitzorduko antolatzaileek. 

Goizeko eta eguerdiko mobilizazioen artean, luze zabal aritu dira hausnartzen gaurko greba feministako ardatz ezberdinen inguruan. Ondorio orokorrak, amaieran aurkeztu dituzte. Ekitaldiak emakume anitzak batu ditu, eta guztien elkar ezagutza sustatzeko ere balio izan du.