Kantu Taldearen 10. urtemuga festako bazkarirako izen ematea gaur itxiko dute

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 14a, 09:06

10 urte bete ditu Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak, eta gogotik ospatuko dute urtemuga, martxoaren 30erako antolatu duten festa egunean. Kantuan goizean herrian barrena, eta gero Aginagako Urdaira sagardotegian.

Urdaira sagardotegiko bazkaritarako jada ehun bat lagunek eman dute izena. Ostegun honetan (martxoak 14) itxiko dute hain zuzen apuntatzeko epea. Otordurako lekua erreserbatzeko, deitu 630 252 939 (Lurdes) telefono zenbakira.

Tafalla eta Iruñeako kantu zaleak gonbidatu ditu Kantu Taldeak, 10. urtemuga festara. Kantuzalea bazara zuretzat ere antolatu dute urtemuga festa hau. Hamaiketako, kantujira eta bazkari baten bueltan ospatuko dute 10. urtemuga.

Urtemugarekin batera, gogoan izan, Kantu Taldea astelehenero biltzen da ikastarorako 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.

EUSKAL KANTU TALDEAREN 10. URTEMUGA FESTA
Martxoak 30, larunbata
11:00 
Ongietorria hamaiketakoarekin Askatasuna plazan.
12:00-14:00 Kantujira Usurbilgo kaleetan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
14:00-18:00 Bazkaria Aginagako Urdaira sagardotegian. 
Prezioa: 31 euro. 
Izen ematea: martxoaren 14ra arte, 630 252 939 (Lurdes) telefono zenbakian. 
Oharra: leku kopuru mugatua.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.