Ikastaro eta tailer bat baino gehiago asteburuan

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 22a, 08:29

"Ligoteo sanoa" sustatzeko tailer mistoa, origami tailerra, Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa... eta saio gehiago hurrengo astean. Segidan duzue, datozkigun ikastaro eta tailerren berri.

Origami tailerra
Usurbilgo Udalak antolatuta 6 urtetik gorakoentzat, martxoaren 22an, 17:30-19:00 artean, Sutegi udal liburutegian. Izen ematea aurrez, martxoaren 6tik 16ra liburutegian.

"Ligoteo sanoa"

Usurbilgo Gazte Asanbladak antolatu ohi duen kafe-tertuliaren baitan, "ligoteo sanoa" izeneko tailer mixtoa antolatu du ostiralerako (martxoak 22) 22:00etan Potxoenean. "Aspalditik eta askotan esan da ligatzea oso zaila dela eta badirudi gaur egun gero eta zailagoa egiten zaigula aurrez aurre ligatzea. Horregatik, gogoetarako, trebatzeko eta esperimentazio kolektiborako espazioa ireki nahi dugu tailer honetan. Tratu Onetan oinarritutako kultura erotikoa sustatuko dugu". 

Berdintasunean hezteari buruzko solasaldia
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko hitzordua, martxoaren 26an 17:00etan Potxoenean. "Haur eta gazteak berdintasunean hezteko baliabide ugari ditugu: Ipuin parekideak, film eta telesail parekideak, hizkuntza era ez sexistan erabiltzeko gidak, emakume erreferenteak... Baina, horien berri izateaz gain, ezinbestekoa da helduon ikuspegia aldatzea. Hitzaldi honetan berdintasunean hezteko baliabideak azaltzeaz gain, ikuspegia aldatzeko kontuan izan beharreko eremuez jardungo gara".

Gazteen batukada
Gaztelekuak antolatuta DBH1koentzat, martxoaren 30ean, 17:00-19:00 artean Potxoenean. Izen ematea aurrez Gaztelekuan edo 943 371 050 telefono zenbakian. 

Desfibrilagailuak erabiltzen ikasteko saioak
Bihotz-biriken geldialdien kasuan, Udalak herrian zehar jarri dituen desfibrilagailuak erabiltzen ikasteko saioak eskainiko dituzte DYA-ko bolondresek martxoaren 25etik 29ra. Saio praktiko eta irekiak herritar ororentzat, desfibrilagailuak jarri dituzten guneetan.

Ikastaroen egutegia
-Martxoak 25, 18:30-20:30 Aginagako Arrate Elkartearen sarreran.
-Martxoak 26, 18:30-20:30 Santueneko frontoi ondoko Aldapeta udal-lokalaren sarreran.
-Martxoak 29, 16:30-18:30 Zubietako frontoiaren atzeko paretaren txoko batean.
-Martxoak 29, 19:00-21:00 Kaxkoan. Sutegi kultur etxeko pasabidean.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Usurbilgo DYA.

Ikastaro irekiak TaPunturen egoitzan
-Martxoak 25, 9:00-13:00 edo 16:00-20:00 "Gifak sare sozialetan". Irakaslea: Arkaitz Sukuntza. Prezioa: 35 euro.
-Martxoak 26, 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 "Lanerako teknikak eta tresnak". Irakaslea: Ainhoa Iribar. Prezioa: 35 euro.
-Martxoak 27, 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 "Komunikazio plana". Irakaslea: Mikel Olaiz. Prezioa: 35 euro.
-Martxoak 28, 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 "Microsoft access". Irakaslea: Ainara De Miguel. Prezioa: 35 euro.
Informazio gehiago:
943 046 771 / 691 166 409
info@tapuntu.eus
Zubiaurrenea 6

Kantu Taldea
10 urte bete dituen Usurbilgo Kantu Taldea, hamargarren urtemuga festaren atarian da jada. Gogoan izan baita, astelehenero biltzen dira kantu zaletuak 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.

Kzgunera datozen ikastaroak
Martxoaren 29ra arte 9:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea, apirilean 16:00-20:00 artean. Hemen datozen asteotarako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:
-Apirilak 1-12, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice",
-Apirilak 3-4, 18:00-20:00 "Erosketa seguruak Interneten".
-Apirilak 5, 18:00-20:00 "Ordainketak interneten segurtasunez".
-Apirilak 15-30, 16:00-18:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37.
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
Abian den Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoko hirugarren saioa hurrengo astean, martxoaren 23an 9:00-13:00 artean Potxoenean, “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”, Aitor Etxeandiaren eskutik. 

Ordutegia: 9:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Ikastaroko saioen egutegia:
-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.