Jaiak, Felix Sarasolaren omenaldia, "Usurbil 0.0" eta Alkartasuna Kooperatiba hizpide dituzten bilkurak egunotan

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 25a, 08:22

Potxoenea, eragile ezberdinek deitutako bilkura irekien lekuko izango da aste honetan ere. Astelehen honetarako, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren festak diseinatzen segitzeko bilera irekia deitu du Jai Batzordeak.

Bilera irekia, norbanako nahiz eragileentzat. Santixabeletarako ekarpenak bildu eta egitaraua osatzeko lanketari jarraipena emango diote gaurko (martxoak 25) deitu duten bilkuran. 

Jaiak prestatzeko hitzorduaz gain, igandean Felix Sarasolari egingo zaion herri omenaldia prestatzeko azken bilera irekia deitu dute astearterako (martxoak 26). Horrekin batera, herri honek hondakinen kudeaketa eredu integral eta propiorantz jorratzeko bidean aurrerapausoak ematea ahalbidetzen ari den "Usurbil 0.0" egitasmoaren inguruko jarraipen saioa egingo da asteazkenean.

Ostegunerako berriz, Alkartasuna Kooperatibak bazkideak Potxoenean bildu nahi ditu:

DATOZEN BILERAK
Martxoak 25, astelehena
18:00 
Usurbilgo Jai Batzordearen bilera Potxoenean.

Martxoak 26, asteartea
18:00 Felix Sarasolari martxoaren 31n egingo zaion herri omenaldia prestatzeko azken bilera irekia Potxoenean.

Martxoak 27, asteazkena
18:00 "Usurbil 0.0" egitasmoaren jarraipen bilera Potxoenean.

Martxoak 28, osteguna
18:30 / 19:00 Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibako bazkideen urteko batzar nagusia Potxoenean.