Elkartasun azokaz azoka, Udarregi Ikastola

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 28a, 07:53

Ondoko irudian duzue, minbizia duten haurren guraso elkarte Aspanogi laguntzeko, Udarregi Ikastolako LH 2-ko ikasleek martxoaren 22an Agerialdeko patioan antolatu zuten azoka solidarioa. Eskuz sortutako lanen truke jasotako dirua aipatu elkarteari helaraziko diote.

 

Martxoaren 22an Agerialden antolatu zuten azoka solidarioa ireki orduko, LH2ko ikasleek ziztu bizian saldu zituzten eskulanak. Aipatu moduan, jasotako laguntza, minbizia duten haurren guraso elkarte Aspanogiri bideratuko diote. 

Eskertza
Elkartasun ekimen ugari antolatzen ari da azken aldian Udarregi Ikastola. Martxoaren 15ean, LH6ko ikasleek frontoian antolatu zuten halako hitzordu solidarioa, Greziako errefuxiatuak laguntzeko. “LH6ko eta Udarregi ikastolaren partez eskerrak eman nahi dizkizuegu gure Azoka Solidarioan agertutako eskuzabaltasunagatik, bai herriko saltokiei baita bertaratu eta erosketak egin zenituztenei ere. Gure ikasleek guztira 1.113 euro lortu dituzte. Diru hori Zaporeak (GKE) elkartera bideratuko da. Eskerrik asko guztioi eta bereziki LH 6ko ikasleei beraien lanagatik!”.