21. Korrika

[ZUZENEAN] 21. Korrika Araban gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 9a, 07:52

Hiru egun baino ez! Usurbila bidean da 21. Korrika! Asteburuan Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ibili ostean, berriro ere Nafarroan zen astelehenean eta gaur Arabatik barrena doa. Apirilaren 14an, helmugara, Gasteizeraino heldu arte, 2.560 kilometroko bidea osatuko du Korrikak Euskal Herrian barrena. Usurbila apirilaren 12an helduko da. Euskararen aldeko lasterketa osorik zuzenean ikusi nahi? NOAUA!tik 11 egunetan 21. Korrika 24 orduz zuzenean! Euskal Herria "Klika" betean da!

Euskarazko hedabideen elkarlanaren emaitza da 21. Korrikari egingo zaion jarraipen zabala. Elkarlan honetara batu dira NOAUA! kide duen Tokikom toki komunikabideen bateragunea, EITB, Bizkaia Irratia, Euskalerria Irratia, Berria, Hamaika Telebista, Kanaldude edota Arrosa irrati sarea. 

Hedabide guztion elkarlanari esker 21. Korrika 24 orduz zuzenean jarraitzeko aukera izango da Garesen hasi eta Gasteizera arte, apirilaren 4tik 14ra hamaika egunez. Saio bereziak ere iragarri dira egunero; 19:00etan Kanalduden, BERRIA Tbn 20:00etan, Hamaika Telebistan 21:00etan eta 21:15etan ETB1-en.


Sare sozialen bidez ere 24 orduko jarraipena egin ahal izango zaio 21. Korrikari:

korrika.eus
Flickr
Youtube
Twitter
Mastodon
Facebook
Instagram