Haizeagatik gauerdira arte abisu horian

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 24a, 10:23

Haizeguneetan orduko 100 kilometrotik gorako abiadura gaindi dezakete haize boladek, orduko 70-80 kilometro abiadurakoak haizeguneak ez diren tokietan. 

Abisu horian izango gara gaur gauerdira arte haizeagatik. "Hego-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan hego-osagaiko haize-boladak 70-80 km/h ingurukoak izan daitezke", Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez.

EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Apirilak 24, asteazkena
"Hego haize zakarra eta arratsaldean giro ezegonkorra. Hego haizea nabarmenduko da, boladaka gogor joko du, batez ere egunaren bigarren zatian, eta denean antzemango da bere indarra. Goizean urdingune ederrak eta giro lasaia gailenduko dira. Alabaina, eguerditik aurrera hodeiak ugarituz joango dira eta giroa ezegonkortu egingo da; han-hemenka zaparrada batzuk botako ditu eta baliteke punturen batean ekaitzak jotzea. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez; kostaldean 18-20 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta barnealdean balio apalagoetan geldituko dira".

Apirilak 25, osteguna
"Bide beretik jarraituko du eguraldiak. Hego-mendebaldeko haizeak enbarazu egiten jarraituko du, zakar ibiliko da eta boladaka oso gogor joko du, batez ere haizeguneetan; arratsaldean, kostaldean ipar-mendebaldera aldatuko da eta gauean ahulduz joango da. Hodeiguneak gailenduko dira, arratsaldean hodeitza trinkoagoa izango da, eta han-hemenka zaparradak botako ditu eta goi-geruzetako ezegonkortasunak ekaitzak suspertu ditzake, batez ere arratsaldean; goizean, oro har, giroa lasaiagoa izango da.Tenperaturan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".

Apirilak 26, ostirala
"Giro motela, batez ere ipar partean. Ipar-mendebaldeko haizeak hodei dezente bultzatuko ditu kantauri itsasotik eta ipar partean zerua nahiko estalita egongo da eta bertan noizbehinka euri pixka bat egin dezake, probabilitate handiagoarekin ekialdean. Zenbat eta hegoalderago, orduan eta giro argiagoa. Tenperaturan aldaketarik ez, 15-18 ºC-ren inguruan kokatuko dira maximoak".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus