Kantu-jirak oporrik ez, kantu zaletuen bira larunbat eguerdian

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 26a, 08:43

Azkenean bai, apirilean ere kantu zaleek hileroko hitzorduari eutsiko diote. Kantu-jira izango da larunbat honetan (apirilak 27). 12:30etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Gogoan izan bestalde, astelehenero biltzen dira Kantu Taldekoak 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan.

Gogoan izan, 10. urtemuga festa ospatu osteko lehen kantu-jira izango da larunbat honetakoa. Martxoa amaieran ospatu zuen Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak, urtemuga berezia. 

Kantu-jira berezia egin zuten herrian barrena ehunetik gora lagunek. Ehunetik gora kantuzale bildu zituen eguerdi partean herrian barrena ospatu zen hitzorduak. Usurbilgo taldeak oraingoan, Iruñea eta Tafallako kantu zaleak izan zituen bidelagun.