Espainiako Gorteak berritzeko apirilaren 28ko hauteskundeak igaro berri diren honetan, hilabete barru ospatuko diren udal, foru, Europako eta Zubietako hauteskundeetarako prestaketa lanak martxan dira. Astearte honetarako (apirilak 30) deitua dagoen udalbatzaren osoko ohiko bilkuraren baitan egingo da, maiatzaren 26ko aipatu bozketa egunerako mahaikideen zozketa. Apirilaren 28ko hitzorduan bezala, 72 herritar hautatuko dira. Haietatik 24 izango dira maiatzaren 26an lan egin beharko dutenak, gainerako 48an haien ordezkoak izango dira; 24 lehen ordezkoak eta gainerako 24ak bigarren ordezkoak.
Ohi bezala, astearteko zozketan hautatuak izan diren herritarrei, jakinarazpena udaltzainen bidez helduko zaie hurrengo egunetan. Igande honetan bezala, 8 hautesmahai egokituko dira maiatzaren 26ko deialdian. Guneotan; Udarregi Ikastolan, Kalezarko Haur Eskolan, Zubietako Lanbide Eskolan, Santuenea Auzo Elkartearen egoitzan eta Aginagako Eskolan.
Zubietako zozketa maiatzaren 7an
Zubietan, Usurbil aldean bizi direnek, aipatu moduan, Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, Donostia aldean bizi direnek eskola txikian. Horrekin batera, egun berean Zubietako Herri Batzarra berritzeko hauteskundeak ospatuko dira. Kasu honetan, deialdi honetan parte hartzeko bozka Alamandegi etxean eman ahalko da. Alamandegi etxeko mahaia osatzeko zozketa maiatzaren 7an egingo da.
Hauteskunde kutsuko pleno honetan gainera, bestelako gaiok ere hartuko dituzte ahotan udal ordezkariek:
UDALBATZAREN APIRILEKO OSOKO OHIKO BILKURA
Eguna: apirilak 30, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- Aurreko aktaren onespena: 2019/03/28.
2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko martxoaren 25etik apirilaren 17ra (2019/0294- 2019/0389).
3.- 2019ko maiatzaren 26an ospatuko diren hauteskundeetarako mahaikideen zozketa.
4.- 2019/0369 dekretuaren berri ematea.
5.- 2019ko finantza eta aurrekontuen arloko informazioaren berri ematea.
6.- 2020 urterako herriko jaieguna izendatzea.
7.- Galdera-eskaerak.astea