Zubietako Herri Batzar berria: "Udaloi Zubietaren herri izaera eta eskaerak kontuan hartzea eskatuko genizueke"

Zubieta

Azken asteotan gainerako erakundeekin gertatu den moduan, maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzetatik jaio da Zubietako Herri Batzar berria! Asteazken arratsaldean ospatu zen eratze ekitaldia Kaxkapen. Mezu argia helarazi zieten administratiboki bitan zatitua segitzen duen Zubietako Herri Batzarreko alkate hautatu berri Haritz Arrizabalagak Donostia eta Usurbilgo Udalei. "Zubietaren herri izaera eta eskaerak kontuan hartzea eskatuko genizueke".