Udal hauteskundeak 2019

[Balorazioak] PSE-EE: “Jaso ditugun botoak politika sozialak sustatzeko baliatuko ditugu”

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 27a, 16:07

PSE-EEk zinegotzi karguari eutsi dio. Ez hori bakarrik, botoetan ere igoera txiki bat izan du. Igoera hori nabarmenagoa izan da Foru zein Europako hauteskundeetan. “Jasotako botoak eta lortutako eserlekua politika sozialak hobetzeko eta Usurbilen garapenean aurrera egiteko erabiliko ditugu”, PSE-EEtik adierazi digutenez.

“Euskal sozialistak pozik gaude botoetan gorakada izan dugulako. Herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu sozialistengan ipini duten konfidantzarengatik”. Halaber, azken urteotako udal dinamika mantenduko dutela iragarri dute iturri sozialistek. “Usurbilen bizi eta lan egiten dutenen bizimodua hobetzeko gure konpromisoa berritzen dugu”, iturri sozialistek NOAUA!ri aditzera eman diotenez. 

 

“Orue-Echeverriak hasitako lanari jarraipena emango diogu”

Emaitza hauei esker, Patxi Suarez Perez zinegotzi izango da datorren udal legealdian. Fermin Orue-Echeverria zinegotziaren tokia hartuz.  PSE-EEtik aditzera eman dutenez, “Orue-Echeverriak hasitako lanari jarraipena emango dio bozeramaile berriak”. Alderdiak gainera, eskerrak luzatu nahi dizkio Orue-Echeverriari: “bere  lana eta dedikazioa eskertu nahi dugu”.