Udal hauteskundeak 2019

#M26 Udal hauteskundeetako 5 hautagaitza zerrendetako buruekin solasean

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 09:23

5 hautagaitza zerrenda aurkeztu dira maiatzaren 26ko Usurbilgo udal hauteskundeetara. Agurtzane Solaberrieta (EHBildu), Josune Urkola (EAJ-PNV), Patxi Suarez (PSE-EE), Pascual Plaza (PP) eta Luismari Ormaetxea (Aulki Zuriak) aipatu hautagaitza zerrendetako buruei NOAUA!k eginiko elkarrizketak dituzue ondoko albistean.

Agurtzane Solaberrieta, EH Bildu: “Inklusioarena bereziki kezkatzen nauen gaia da”
“Nekez eraiki dezakegu herri kohesionatu bat, emakumeok libre ez bagara". Agurtzane Solaberrietak adierazi digunez, "arazoari adarretatik heldu nahi diogu hurrengo legealdian”.

EHBilduko hautagaitza zerrendako buruari eginiko elkarrizketa osorik, ondoko estekan:
https://noaua.eus/usurbil/1557934603762-m26-solaberrieta-eh-bildu


Josune Urkola, EAJ: “Usurbilek merezi du denbora berriari ateak zabaltzea"
Alkatetzara iritsiko balitz, "buru-belarri helduko diot Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanak indartzeari eta bultzatzeari”. Josune Urkolaren esanetan, "bi erakunde nagusi hauen parte hartzea ezinbestekoa da Usurbilek aurrez aurre epe motzean dituen  erronkei irtenbidea emateko".

EAJ-PNV-ko hautagaitza zerrendako buruari eginiko elkarrizketa osorik, ondoko estekan:
https://noaua.eus/usurbil/1557934215739-m26-josune-urkola-eaj


Patxi Suarez, PSE-EE: “Legealdiari egonkortasuna emango dion gobernu plural bat lortu nahi dugu"
"Usurbil herri oparoagoa, irekiagoa eta pluralagoa egiteko konpromiso sozial eta politikoa duen hautagaitza sozialista baten buru" dela adierazi digu Patxi Suarez PSE-EEko hautagaiak.

PSE-EE-ko hautagaitza zerrendako buruari eginiko elkarrizketa osorik, ondoko estekan:
https://noaua.eus/usurbil/1557933654566-patxi-suarez-perez-pse-ee


Pascual Plaza, PP: “Udal baliabideen banaketa justuago bat bultzatu nahi dugu"
"Usurbildarren bizimodua hobetu nahi dudalako eta udal baliabideen banaketa justuago bat nahi dudalako. Eta azkenik, herritar guztiak berdin tratatuak izan daitezen". PPko ordezkariak arrazoi hauengatik aurkeztu du bere burua udal hauteskundeetarako.

PP-ko hautagaitza zerrendako buruari eginiko elkarrizketa osorik, ondoko estekan:
https://noaua.eus/usurbil/1557933363358-pascual-plaza-romo-pp


Luismari Ormaetxea, Aulki Zuriak: “Ordezkatuak sentitzen ez direnen ordezkari izatea da gure helburua"
Luismari Ormaetxea Aulki Zuriak-eko hautagaiak adierazi digunez, “ordezkatuak sentitzen ez diren herritarrei bozka aukera bat emateko asmoz aurkeztu gara udal hauteskundeetara”.

Aulki Zuriak-eko hautagaitza zerrendako buruari eginiko elkarrizketa osorik, ondoko estekan:
https://noaua.eus/usurbil/1557933000702-m26-luismari-ormaetxea-aulki-zuriak